Zahar Txoko

Nerea ALTZURI 2015eko urtarrilaren 8a

Abenduaren 19an Zahar Txoko Elkarteak urte bukaerako afaria egin zuen. Guzira 40 bat afaltiar bildu ziren eta urteko­ kontuen berri jakiteaz ­gain, afari goxoa egin zuten. Gaur egun, 124 baz­kide ditu Zahar Txokok eta sasoian dago.
 
Zahar Txokok es­kain­tzen dituen zerbi­tzuen ar­­tean, podologoarena dago. Abenduaren 19an, 14 lagunek apro­be­txatu zuten zerbitzua. Jendeak beharra duenean, Martin Legarrari deitzen dio. Nahi­koa jende bil­tzean, podologoari abisatu eta eguna eta orduak ematen dira. Oinak zain­tzea garrantzi­tsua da eta herrian berean profe­sional batengana joateko aukera ematen du Zahar Txokok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun