Eguberri aroa pasatuta, urte berriko motorrak berotzen

Nerea ALTZURI 2015eko urtarrilaren 8a

Olentzero bizkarrean ederki ibili ziren gaztetxoak. I. UGALDE

Olentzero, Mari Domingi, hiru erregeek… bisita egin dute

Urte berri on herriko irakurle! Zer moduz joan dira azken asteak? Nola hartu duzu urte berria? Tira, 2015ean gaude eta hasierako egun hauetan, ohiko bidea hartu izanen du batzuen egunerokoak­. Olentzero eta Mari Domingi berriz ere mendira itzuliak… eta hiru erre­geak ere etxerako bidean. Haurren oporraldiak bizipoza ekarri du herrira… hartutako opariekin jostetan seguraski!
 
Bertze urte bat etorri zaigu… eta  osasuna opa dizuet denei!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun