Abenduaren 14an jokatu ziren Berako Eztegara pilotalekuan Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak. Kimuak B mailan Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburua, Markel Etxarte eta Koldo Bizenteren aurka aritu ziren. Txapeldunak Aiert eta Unai izan ziren 18-9ko emaitzarekin.