Bere lehenengo ­eleberria ­kaleratu du

Aitor AROTZENA 2015ko urt. 8a, 09:23
Mikel Rodriguez | Lesaka

Mikel Rodriguez lesakarrak Aratz. Begiradaren atzetik elebe­rria kaleratu du. Fantasiazko istorio bat izan du oinarri bere lehendabiziko lanean. Boteredun gizakiak, mendeku nahia,  aske izateko beharra, espioen arteko kontuak... na­has­ten dira liburuko orrietan. Umetatik izan du fantasiazko liburu, komiki eta marrazkietarako afizioa eta argi zuen noizbait, zerbait  idaztekotan bide ­ho­rri helduko ziola. Ma­rrazki bidez irudikatzea gustatuko litzaiokela ere aitortu digu «baina ho­rretarako trebeziarik ez eta idatziz­ko nire ber­tsioa osa­tzen hasi nin­tzen». Bi urteko idazketa proze­suaren emaitza da orain liburudendetan dagoena, «presiorik gabe, nire­tzat idatzi nuen elebe­rria eta gero etorri zen argitara­tzeko aukera».  Abenduaren 12an Ha­rri­ondoa Kultur Etxean aurkeztu zuen liburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun