Patxi Barandiaran omendu dute Uxaneko antzezlanaren ondotik

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

Utzitako argazkia

Aspaceko Uxane Zentroko ikasleek Eguberrietako ohiko antzerki emanaldia eskaini zuten abenduaren 19an Kultur Etxean. Patxi, Alias Fraxku antzezlanean, Emaitza antzerki taldearen eta Berako Abesbatzaren laguntza ere izan zuten. Emanaldiaren ondotik, Patxi Barandiarain Uxane elkartearen ongilea omendu nahi izan zuten eta Mikel Esnaola Urkia dantzariak Aurreskua dantzatu zion.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun