Manttale, Agerra eta Gure Txokoak antolatutako Mendi Eguna eginen da urtarrilaren 10ean eta horren baitan Santa Barbarako igoera eginen da zortzigarren urtez, 2007ko urtarrilaren 13an Taillonen hildako Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren oroimenez. Baina ez da ekitaldi bakarra izanen. Goizeko 10:00etan eskalada tailerra antolatu dute Altzateko frontoiaren kanpoko aldean edo kiroldegian (euriarekin).
14:15ean irekiko dute Santa Barbararako mendi ibilaldian eta binakako kronoigoeran parte hartzeko izen ematea. 15:00etan abiatuko da ibilaldia eta ordu berean, 12 urte arteko neska-mutikoendako lasterketak. 6,5 kilometro izanen dituen kronoigoera, berriz, 15:30ean hasiko da.
Probak bukatuta, berendua eginen da Rikardo Baroja Eskolaren jangelan eta partehartzaileen artean zozketak eginen dira. 19:30ean Kultur Etxean Aitor Igiñitz gipuzkoarraren eta Laura Martinez Calderon madriladarraren La vuelta al mundo a pedales dokumentala eskainiko dute.