Eloi Lopez Perotxenaren logotipoak iragarriko du Beti Gazte elkartearen 75. urteurrena

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 9a

28 lanen artean berea aukeratu dute bazkideek eta elkarteko batzordeak

Lesakako Beti Gazte elkarteak aurten hirutan hogeita hamabortz urte beteko dituela eta, urtemuga hori ospatzeko garatuko diren ekitaldiak eta jarduerak indentifikatzeko logotipoaren diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu zuten. 28 lanen artean, Eloi Lopez Perotxena lesakarrarena aukeratu dute.

Lesakako Beti Gazte elkarteak aurten hirutan hogeita hamabortz urte beteko dituela eta, urtemuga hori ospatzeko garatuko diren ekitaldiak eta jarduerak indentifikatzeko logotipoaren diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu zuten.

Denera, 14 egilek 28 diseinu aurkeztu zituzten eta ikusgai izan ziren Harriondoa Kultur Etxean. Bazkideek gustukoenak bozkatzeko aukera izan zuten eta horien artean, Eloi Lopez Perotxena herritarraren diseinua izan zen bozkatuena. Gero, Beti Gazteko batzordeak egindako bozketan ere, emaitza bera atera zen. Egile beraren bertze diseinu batek bigarren saria lortu zuen. Aipatzekoa da, Eloi Lopezek lehen sariaren 200 euroei eta bigarren sariaren 50 euroei uko egin eta Beti Gazte elkarteari eman dizkiola. Hirugarren saria (50 euro), Badajozko Alburquerque herritik Francisco Javier Sanchez Barrosok aurkeztutako “Historia viva” lanarentzat izan zen.

Aukeratutako logotipoa Beti Gazte elkarteak erabiliko du 75. Urteurrena ospatzeko burutuko diren jardueretan edo egoki iruditzen zaion bertze edozeinetan. Baita arropatan, karteldegian eta bertzelakoetan erabili ahal izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun