Amatasun eta aitatasunerako prestatzeko lan taldea sortu dute Bortzirietan

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 26a

Carlos Gonzalez pediatra ezagunak solasaldia eskainiko du urtarrilaren 30ean Lesakan. Artxiboko argazkia

Lesakako Harriondoan eginen dute aurkezpena urtarrilaren 4ean eta gaiarekin lotuak dauden eskualdeko komertzioek ere parte hartuko dute azokan

Bikoteari haurdunaldian, erditzean eta erditze ondorenean laguntza eta sustengua emateko helburuarekin lan taldea osatu dute Bortzirietan, amatasun eta aitatasunerako prozesuan jasaten diren aldaketa fisiko, emozional eta mentalen aitzinean ongizatea bideratuz, hainbat ikuspuntu jorratuta. Urtarrilaren 4an, igandez, 15:30etik 18:30era Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko liburutegian lan-taldea eta bere lana ezagutzera emanen dute.

Bertan gai honekin lotuak dauden eskualdeko zenbait denda eta komertzio egonen dira euren produktuak erakutsi eta saltzeko. Ez da sarrerarik kobratuko. Haurrentzat ludoketa zerbitzua ere izanen da eta aurpegiak margotzeko ere aukera eskainiko zaie.

Solasaldia

Umeen maitasun beharra gaiari buruzko solasaldia eskainiko du Carlos Gonzalez pediatra entzutetsuak urtarrilaren 30ean arratsaldeko 6etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude dagoeneko Lesakako Dasya zentruan, Xagu liburudendan eta Oreka belardendan, Berako Haritza belardendan eta Doneztebeko Kimetz belardendan (15 euro abenduaren 31 arte eta 18 euro ondotik).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun