Sare Lesakak Bortzirietako Elkartasun Sansilbestrea antolatu du abenduaren 31rako. Urtezahar egunean, arratsaldeko 5etatik abiatuko dira korrikalariak Lesakako Plaza Zaharretik eta bertan parte hartzeko edo ikustera etortzeko deia egin dute.
Urtarrilaren 10ean izanen da Bilboko mobilizazio erraldoia, eskualde osotik autobusak aterako dira eta bertan parte hartzeko deia ere luzatu nahi dute Sare Lesakatik.