Gaztetxe izateko aretoa doan uzteko espedientea hasi du Lesakako Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 19a

Oraingoz 12 urterako utziko zaio gazte taldeari komentuko lokala

Lesakako Udalak aurreikusi du Harriondoa Kultur Etxearen konplexuaren barnean dagoen lokal bat uztea gaztetxea egiteko. Lokal hori lehengo komentuko elizaren ondoan dauden areto batzuk osatzen dute, gaur egun biltegi moduan erabiltzen direnak. Abenduaren 10ean egindako bilkuran, areto hori doan uzteko espedientea hastea erabaki zuen. 12 urterako utziko da lokala, 20 urte arte luzagarria.

Egokitzeko proiektuaren arabera, lokalak guztira 225 metro koadroko azalera izanen du, 71 beheko solairuan eta 154 lehenengoan. Bertzalde, egokitzeko obrari dagokionez, Ganasak eta Nafarroako Gobernuko Arkitektura-ondareko Zerbitzuak egindako txostenetan ezarritakoa bete beharko du.

Irabazteko asmorik ez duen herriko gazte elkarte bati utziko zaio lokala. Kontuan hartu behar da leku hori aspaldidanik biltegi gisa erabili dela eta Udalak baduela bertze bat, beraz, ez du momentuz horren beharrik. Lokala Udalaren jabetzakoa den ondarezko ondasun bat denez, espedientea jendaurrean paratu dute urte bukaera bitarte, udal iragarki taulan eta udalaren web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun