Bortzirietako Bai Euskarari zozketako sarietako bat eman dute

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 18a

Orbela aseguruko Oskar Txoperena, Maribi Gaztelumendi sariduna eta Oninarteko Matixa Oteiza. Aitor Arotzena

Maribi Gaztelumendi lesakarrak irabazi du Oninart dendak eskainitako 2 kamiseta, Orbela aseguruetan eskuratutako txartelarekin

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, urtero bezala, Bai Euskarari zozketa egin du abenduan eta saridun zenbakiak honakoak izan dira: 4734 eta 3706. Orbela aseguruek banatutako boleto bat izan da lehenengo zenbaki saritua eta argazkian ageri den bezala, Maribi Gaztelumendi lesakarrak irabazi ditu Oninart dendak eskainitako BuaTxabal markako 2 kamiseta. Matixa Oteiza dendariaren eskutik jaso du pozik saria Maribik, Orbela aseguruko Oskar Txoperena, boleto sariduna banatu duena, ondoan duela.

Bigarren zenbakia, 3706a, Berako Errekalde Ostatuan 4 laguntzeko otordua oparitzen duena, Etxalarko Aldalurberea landetxeak banatua da baina oraindik ez da saridunik agertu. Urtarrilaren 9ra arteko epea du irabazleak saria jasotzeko. Ordurako ez bada inor agertu saria eman gabe geldituko da.

Guztira 7.000 boleto banatu ditu aurten Euskara Mankomunitateak, Bortzirietan ziurtagiridun diren 69 saltoki, erakunde eta elkarteetan, gero hortik, bezero diren herritarrei esker ona adieraziz emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun