Bidazi elkartearen eta Goiener koperatibaren inguruko hitzaldia eskainiko dute abenduaren 17an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 15a

2014ko apiriletik lokala dauka Bidazi elkarteak Alkaiagan. Artxiboko argazkia

Asteazken arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxearen liburutegian

Bidazi elkarteak eta Goiener enegia-kooperatibak, biek batera, hitzaldi labur bat eskainiko dute abenduaren 17an, asteazken arratsaldeko 7etan Lesakako Harriondoa liburutegian. Bertan, osagarri diren bi elkarte hauek elikadura eta energian dituzten alternatibak aurkeztuko dituzte, herritarrek haien bizimoduetan berriz ere boterea berreskuratzen hasteko.

Bidazi elkarteak eta Goiener enegia-kooperatibak, biek batera, hitzaldi labur bat eskainiko dute abenduaren 17an, asteazken arratsaldeko 7etan Lesakako Harriondoa liburutegian. Bertan, osagarri diren bi elkarte hauek elikadura eta energian dituzten alternatibak aurkeztuko dituzte, herritarrek haien bizimoduetan berriz ere boterea berreskuratzen hasteko.

 

Goiener Energia kooperatibek ekonomia iraunkorra garatzeko proiektu berriztagarrietan zuzenean inbertitzen dute. Horrela, subiranotasun energetikoa bultzatzen da, eta konpainia energetiko handiekiko independenteagoak izatea lortzen da.

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da (ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa). Energia kooperatiben xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

Gure inguru honetan Goiener kooperatiba dugu, 2012 urtetik honat, zerbitzu hau eskeintzen diguna. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba izanik, elektrizitate berdea merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzuliko dira berriz, eta bazkideek batzarretan erabakiko dute zertara bideratu diru horiek.

Era berean, bazkideek sorkuntza berriztagarriko egitasmoetan inbertitu ahal izango dute, kooperatibak berak kontsumituko lukeelarik ekoizpen hori.

Azken helburua kooperatibak sorturiko energia kopurua, bazkideek kontsumitzen duten kopuru bera izatea da, hori guztia energia berriztagarrien bitartez eta ahalik eta kontsumo arrazional eta eraginkorrenean eginez.

 

Bidazi

Bidasoaldean hedatua den Bidazi elkartean, bertako baserritar, familia, ekoizle ttiki eta kontsumo taldeak elkartzen dira (300-400 herritar), haien osasunari garrantzia ematen diotelako eta eskualde hobe bat eraiki nahi dutelako, bertako ekonomia bultzatuz eta lanpostu duinak sortuz, lehenengo sektorea biziberrituz.

Bidaziren filosofiaren ardatza kontsumo eta ekoizpen kontziente eta arduratsua da, eta horren inguruan bertze hainbat arlo ere ukitzen ditu: energia berriztagarriak, banka etikoak, hondakinen gestioa, bidezko merkataritza, software librea, hizkuntza ekologia…

Izatez, Bidazik hamar urte ditu, baina 2013ko udaberrian fase berritzaile batean sartu zen, eta 2014ko apiriletik bazkideek lokal bat dute Alkaiagan. Bertzelako eredu bat bultzatu eta jaten ikasteaz gain, modu demokratiko eta transparentean antolatzen den irabazi asmorik gabeko elkartean formazioa ere ematen dute, ikastaroen bidez (elikadura, kosmetika, energia....).

Informazio gehiago: www.bidazi.org / info@bidazi.org, edo sare sozialetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun