Euskararen Eguna ospatu dute Berako Rikardo Baroja ikastetxean ere

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 15a

Giro ederrean ospatu zuten Euskararen Eguna Berako Rikardo Baroja ikastetxean. Utzitako argazkia

“Eskolan eta kalean euskara beti mingainean” mezua osatu zuten ikasleek

Berako Rikardo Baroja ikastetxean euskararen eguna ospatu zuten abenduaren 5ean. Goizean, Ei Txo!-ren agurra entzun ondotik, haundiak altxorraren bila ibili ziren eta ttikienak berriz jolas kooperatiboetan. Sukaldariak prestatutako gosari ederraren ondotik, aurtengo mezua osatu zuten: “Eskolan eta kalean euskara beti mingainean”.

Ondoren, eskolako trikitilari eta panderojoleekin batera, erromerian ibili ziren. Bazkaldu ondotik, pelikula bat ikusi zuten. Egunari jarraipena emanez, arratsaldean eskolako jolastokian, tailer desberdinetaz gozatzeko aukera izan zuten: eskulanak, talo tailerra… Ei Txo!-k bisita egin zien berriro, karaokean aritu ziren eta zezenekin akautu zuten eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun