Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 15a

Bortzirietako binakako pilota txapelketan parte hartu duten pilotari gehienak. Aitor Arotzena

Larunbatean Arantzan aritu ziren hiru kategoria ttikienetakoak eta igandean Beran gainerako bortzak

Bortzirietako eskuz binakako hamalaugarren pilota txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan. Zehazki, larunbat goizean jokatu zituzten Arantzan hiru kategoria ttikienetako finalak eta igande goizean Berako Eztegaran, gainerako bortzak. 22 urtez beheitiko kategorian, Andoni Lazkanotegi beratarra eta Jon Olaizola lesakarra suertatu dira txapeldun. Ikusi argazkiak

Bortzirietako eskuz binakako hamalaugarren pilota txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan. Zehazki, larunbat goizean jokatu zituzten Arantzan hiru kategoria ttikienetako finalak eta igande goizean Berako Eztegaran, gainerako bortzak. 22 urtez beheitiko kategorian, Andoni Lazkanotegi beratarra eta Jon Olaizola lesakarra suertatu dira txapeldun. Ikusi argazkiak

Arantzan, larunbat goizean jokatuttako finaletan, ttikien kategorian, Txarutako Arkaitz Goienetxe eta Oier Primek 18 eta 4 irabazi zieten Lesakako Arkupeko Unax Bereau eta Aimar Otxandorenari.

Umeak B kategorian, Arkupeko Josu Etxepeteleku eta Oihan Urrozek 18 eta 15 irabazi zieten Irungo Beñat Bertiz eta Berako Gure Txokoako Koldo Lakarri.

Umeak A kategorian, Arkupeko Oihan Etxeberria eta Beñat Etxabidek 18 eta 5 irabazi zieten Irungo Aritz Etxebeste eta Hendaiako Markel Bertiz-i.

Igande goizeko 10:00etan hasita, bertze bortz kategoriako finalak jokatu zituzten Berako Eztegara pilotalekuan.

Kimuak B mailan, Etxalarko Altxatako bi bikote izan ziren aurrez aurre eta Aiert Irigoien eta Unai Arburuak 18 eta 9 irabazi zieten Markel Etxarte eta Koldo Bizenteri.

Kimuak A mailan, berriz, gipuzkoarren arteko finala jokatu zuten eta Oiartzungo Oiarpeko Ekain Sein eta Xabier Aburuzak 18 eta 9 irabazi zieten Irungo Iker Amiano eta Unai Amiano anaiei.

Haurrak kategorian, Txarutako Oier Ariztegi eta Asier Bailarenak 18 eta 3 irabazi zieten Oiarpeko Ekaitz Salaberria eta Ion Iñarrari.

Kadete kategorian, Oiarpeko Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria 18 eta 9 irabazi zieten Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki lesakarrei.

22 urtez beheitiko final nagusia, azkenik, orekatua eta berdindua joan zen lehen erdian, baina azkenean, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegik eta Arkupeko Jon Olaizolak 22 eta 17 irabazi zieten Igantziko Biltokiko Oian Canabal eta Gure Txokoako Iñigo Martinez-i.

Partiden ondotik sari banaketa egin zen. Bertan izan ziren Marisol Taberna Berako alkatea, Severiano Txoperena Lesakako zinegotzia, Inaxio Errandonea Bortziriak pilota elkarteko ordezkaria eta Bortzirietako bertze klubetako ordezkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun