Bortzirietako binakako finalak Beran eta Arantzan

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 11

Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak asteburu honetan jokatuko dituzte. Zehazki, abenduaren 13an, larunbat goizeko 10etan hasita, Arantzako frontoian ttikiak eta Umeak A eta B mailako finalak jokatuko dira eta abenduaren 14an, igande goizeko 10etan hasita, kimuak B eta A, haurrak, kadeteak eta sub-22 mailetakoak Beran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun