Finala jokatu gabe txapeldun izan dira Lazkanotegi eta Aldabe

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 11a, 12:36

Mendi, Lazkanotegi eta Aldabe, sari banaketa tristean. Utzitako argazkia

Alkasenaren osasun arazoengatik bertan behera gelditu zen azken partida

Nafarroako 22 urtez beheitiko bigarren mailako eskuz binakako pilota txapelketaren finala jokatzekoa zuten azaroaren 29an Iruñeko Labrit pilotalekuan Bor­tziriak taldeko bi bikotek. Baina nahiz eta bi bikoteak Iruñera joan, Xabi Alkasena baigorriarraren osasun arazoak medio (ttikitatik urtean bitan edo izaten duen giltzurrunetako oinazearekin larrialdi zerbitzura eraman behar izan zuten), azken partida bertan behera gelditu zen eta jokatu gabe txapeldun suertatu ziren Andoni Lazkanotegi beratarra eta Joseba Aldabe igantzia­rra. Zorionez, dagoeneko etxean dago Baigo­rriko aurrelari bizia.

Xabi Mendi, Alkasenaren atzelariak ere jaso zuen finalistaren domina. Txapeldunaren dominak, berriz, (ezagutzen ez diren arrazoiengatik, txapelik ez bai­tzuten eman), Lazkanotegi eta Aldaberi eman zizkioten. Pilotariek kantxan erakutsi nahi zuten txapelketa osoan eskainitakoa, gainera ez da egunero Labrit pilotalekuan jokatzerik izaten, jende gehiago ikusten, prentsa…

Baina lehenbizikoa osasuna da eta oraingo­an ho­rrela suertatu da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun