Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari zozketa antolatu du. Guztira 10.000 boleto prestatu dituzte, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Lehenbiziko zenbaki saritua 3.706 izan da eta Etxalarko Aldalurberea landetxeak banatu du bere bezeroen artean. Saria Berako Errekalde ostatuan lau lagunentzako otordua da.
Bigarren zenbaki saritua 4.734 izan da eta Igantziko Orbela Aseguruak banatu du. Saria Lesakako Oninart-ek eskainitako Buatxabal markako bi kamiseta dira.
Saridunek urtarrilaren 9ra bitarteko epea dute mankomunitatearekin harremanean jartzeko. Horretarako 948634125 zenbakira deitu behar da.