Abenduaren 20an abesbatzaren kontzertua izanen da elizan, 20:30ean. Abesbatzak XXV. urteurrena du aurten, eta urtean zehar antolatu dituen ekitaldiei bukaera emateko, emanaldi berezia prestatu du egun horretarako. Bertzeak bertze, kontzertuan herriko dantzariek ere parte hartuko dute. Akabilan saskiaren zozketa eginen dute.