‘BORTZIRIAK. URAREN MAGALETIK, EUSKARAREN BIDEAN’ DOKUMENTALA

Nerea ALTZURI 2014ko abenduaren 11

Lehengo eta oraingo kontuak lotuz…

Larunbat honetan, abenduak 13, 19:30­ean, Bortziriak. Uraren magaletik, euskararen bidean dokumentala Baskulan ikusgai izanen da. Dokumentala adineko jendeari 2006-2008 bitartean­ egindako grabazioetan oina­rritua dago. Tartean aranztar gizon-emakume hauei egindakoak daude: Cornelio Ubiria, Dionixi Lazkano, Inaxi Iparragirre, Joxemari Ordoki, Juan Aginaga, Juanita Leiza, Koxme Larretxea, Martina Bergara, Norberto Elizondo, Panttaleon Errandonea eta Roman Iparragi­rre. Herritarren testigantza horiek (eta bertze lau herrietakoek), beuren bizi­tzako pasarteak gaur egungo bortziriarrek errekreatu dituzte dokumental honetan. Itsas amuarraina da protago­nista eta lehengo eta oraingo kontuak­ lotuz, herri batetik bertzera errekaz erre­ka doa. Dokumentala Bor­tzirie­tako Euskara Mankomunitateak eta La­brit Multimediak elkarlanean egin dute. Larunbateko emanaldiaren ondo­tik, DVDa salgai egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun