Bortzirietako Binakako Pilota Txapelketako final batzuk Arantzan

Nerea ALTZURI 2014ko abenduaren 11

Utzitako argazkia

Herriko gaztetxoak han eta hemen pilota partidak jokatzen ari dira. Andoni Mitxele­na­ eta Xabier Elizalde irakasle dituztela, astean zehar entrenamendu saioak egiten­ dituzte. Astelehenetan, Andoni, hamar urte bitarteko hamar haurrekin aritzen da; Xabierrek, berriz, ortziraletan, hamar urtetik gorako bi gaztetxo entrenatzen ditu. Bortzirietako Pilota Txapelketa ere aitzinera doa eta txapelketako final batzuk larun­bat honetan, abenduak 13, Arantzan jokatuko dira, 10:00etatik aitzinera frontoian­. Benjamin B mailan Ekai Mada­ria­ga eta Egoitz Goñik parte hartu dute txapelketan­, infantil mailan Jon Zabala eta Jonatan Etxeberria aritu dira eta bi bikote hauek ez dira finalerako sailkatu. Benjamin A mailako Gaizka Zulaika eta Mikel Izagirrek az­ken jardunaldia joan den astean jokatzekoa zuten eta lerro hauek idaztean, ez dugu ema­itzen berririk. Beharbada etorkizuneko pilotari haundiak hementxe ditugu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun