Behartsuentzako janaria bilduko dute larunbat honetan

Nerea ALTZURI 2014ko abenduaren 11

Paris 365 Fundaziora bidaliko dituzte bildutakoak

Duela urte batzuk Behar Bidasoaren bitartez egiten zen bezala, orain­ Pa­ris 365 Fundazioa da bitartekaria. Fundazio hori Iruñeko jendar­tean baz­ter­tuak eta beharrean dau­denen alde lan handia egiten ari da. Pa­rro­kiatik behar­tsuei lagun­tzeko bide berri honen be­rri eman zuten eta dagoeneko boluntario talde bat lanean ari da. Herri­tarrek hagitz ongi eran­tzun dute eta azken hilabeteotan, arro­pa ona eta bertze gauza aunitz bildu dituzte he­rrian Paris 365 Fundaziora bideratuz. Aldi honetan, janaria bilduko dute. Larunbat honetan, hilak 13, 10:00­etatik 12:00­etara Puri Leizaren gara­jera (Osiña auzoan), denbora luzean kon­tserba­tzen diren jana­riak eraman daitezke. Nor­beraren ekarpen ttiki batekin, denon artean eta denon laguntza batuta, bizitzeko janaririk ere ez duten aunitzen beharrak aseko ditugu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun