141 azienda plazaratu zituzten feria egunean

Aitor AROTZENA 2014ko abenduaren 11

Aitor AROTZENA

141 azienda aurkeztu zituzten azaroaren 27an Plaza Zaharra ingurura, Bortzirietako feria egunean parte hartzera. Horietatik 81 zaltabereak ziren, 56 behi, eta 4 ahari. Haragitako behien kategorian hiru lehenbiziko sariak, Berako Begibeltzenekobordako Joxean Igoa Etxebesterentzat izan ziren. Suitzen kategorian, lehen eta bigarren saria Gillenbordako Francisco Javier Altzugarairen bi bururentzat izan ziren eta hirugarrena Joxean Igoak eskuratu zuen. Zaldi aziendetan, lehen saria Joseba Irigoienenentzat izan zen, bigarrena Bixente Arozena aranztarrarentzat eta hirugarrena Iriberriko Jon Muñoarentzat. Marisol Otxotekok 100 euro eskuratu zituen pottoka onenarengatik, Maribel Indak 80 euro bere montura behorrarengatik eta Jaime Etxegarai beratarrak 70 euro ponni onena plazaratzeagatik. Aharietan, lau buru aurkeztu zituzten Arantzatik. Lehen saria Leoncio Oskoz eta Gorka Goñik aurkeztutakoarentzat izan zen eta bigarren eta hirugarren saria, Dani Lukanbioren bi bururentzat. Bezperako ajoa­rriero lehiaketa Agustin Zubietak eta Patxi Oteizak irabazi zuten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun