Eguberrietako datak gainean ditugu eta horren inguruan, hainbat kultur ekitaldi ere prestatu dituzte.
Errate baterako, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 17an, 18:00etan Kultur Etxean, baina aitzinetik, musika eskolan bertan trikitixa eta akordeoi entzunaldia (abenduaren 12an, 18:00etan) eta piano eta teklatu entzunaldia (abenduaren 16an, 17:30ean) antolatu dituzte. Abenduaren 27an, Bera kantari ere aterako da 19:00etan Illekuetatik.
Abenduaren 19an, ortziral arratseko 8etan Patxi, Alias Fraxku antzezlana eskainiko dute Aspaceko Uxane Zentroko ikasleek Kultur Etxean.
Abenduaren 24an, Olentzero jautsiko da 17:00etan Herriko Etxeko Plazara eta Urtezahar egunean, 15:00etan Glin-Glan eta 18:00etan Diostesalbea ibiliko da herrietako karriketan barrena.