Mendira ekimenarekin bat eginez, Berako Kaxerna gaztetxetik mendi ateraldia egin zen azaroaren 23an. Euskal preso politiko eta iheslariek pairatzen dituzten eskubideen urraketekin bukatzeko, aldarrikapen martxa izan zen. Gaztetxetik aipatu dutenez, «Larun inguruko bidaxka, belardi, malda eta zuhaitzek gure aldarrikapenaren testigu izan ziren. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean, giro ezinhobean pasa genuen eguna!». Yasolan lagunartean bazkalduz akautu zuten aldarrikapen eguna.