Amatasun eta aitatasunerako prestatzeko lan taldea sortu da

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 11

Lesakako Harriondoan eginen dute aurkezpena eta gaiarekin lotuak dauden eskualdeko komertzioek ere parte hartuko dute

Bikoteari haurdunaldian, erditzean eta erditze ondorenean laguntza eta sustengua emateko helburuarekin lan taldea osatu da Bor­tzirietan, amatasun eta aitatasunerako prozesuan jasaten diren aldaketa fisiko,  emozional eta mentalen aitzinean ongizatea bideratuz, hainbat ikuspuntu jorratuta. Urtarrilaren 4an, igandez, 15:30etik 18:30era Lesakako Ha­rriondoa Kultur Etxeko liburutegian lan-taldea eta bere lana ezagutzera emanen dute. Bertan gai honekin  lotuak dauden eskualdeko zen­bait denda eta komer­tzio egonen dira euren produktuak erakutsi eta saltzeko. Ez da sarrerarik kobratuko. Haurren­tzat ludoketa zerbitzua ere izanen da eta aurpegiak margotzeko ere aukera eskainiko zaie.

SOLASALDIA

Umeen maitasun beharra gaiari buruzko solasaldia eskainiko du Carlos Gonzalez pedia­trak urtarrilaren 30ean arratsaldeko 6etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude dagoeneko Lesakako Dasya zentruan, Xagu liburudendan eta Oreka belardendan, Berako Haritza belardendan eta Doneztebeko ­Kimetz belardendan (15 euro abenduaren 31 arte eta 18 euro ondotik).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun