Ahozko ondareari buruzko dokumentala larunbatean eskainiko dute Arantza, Etxalar eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2014ko abe. 10a, 11:55
Dokumentaleko irudia.

Arantzan Baskulan eskainiko dute dokumentala 19:30ean, Etxalarren 19:00etan Kultur Etxean eta Lesakan ere 19:00etan Kultur Etxean

Arantzan Baskulan eskainiko dute dokumentala, 19:30ean. Etxalarren 19:00etan Kultur Etxean eta Lesakan ere 19:00etan Kultur Etxean. Ondotik DVDa erosteko aukera ere izanen da. Ikusi trailerra

Bortziriak, uraren magaletik euskararen bidean dokumentalaren estreinaldia azaroaren 29an egin zuten Beran. Geroztik Igantzin ere eskaini izan dute eta larunbat honetan, berriz, gainerako herriek hartuko dute lekukoa: Arantza, Etxalar eta Lesakak. Ikusi trailerra

Arantzan Baskulan eskainiko dute dokumentala, 19:30ean. Etxalarren 19:00etan Kultur Etxean eta Lesakan ere 19:00etan Kultur Etxean.

Itsas amuarrain baten bidea

Urak benetan markatu ditu Bortzirietako herritarrak. Beraien bizitzak zipriztindu ditu. Marinel, bajura eta alturako arrantzaleak izan ziren Ternuan, artzain Ameriketan, neskame frantzian...

Itsas amuarrain baten bidaia jarraitzen du honako dokumentalak. XX. mende hasieran itsa­soratu zen eta etxera bueltan den amuarrainarena, hain zuzen ere. Utzitako bortz herri­ak berriz ere ikusitakoan oroitzapenak etorriko zaizkio burura. Bizimoduak, ohiturak, elikadura...eta euskara. Dena aldatu da, baina euskaraz bizitzen jarraitzen dute bortziriarrek. Sorlekura egiten duen itzulera honetan jakin da, bertzeak bertze, garai horretan gaztainak bizirauteko ezinbertzekoak izan zirela, edo bokata eta baikuntza hitzen erranahia edota mamia eta gaztanbera nola egiten den. Goiti eta beheiti ibili dira Arantza, Lesaka, Igantzi, Bera eta E­txa­larren. Beti ere Bidasoa ibaiari itsatsita, uraren magaletik euskararen bidean.

Lana osatzeko abiapuntua 2006 eta 2008 urte artean Euskokultur Fundazioak Bortzirietan egindako kultur ondare ez-materialaren bilketa izan da. Elkarrizketatuen memoriak eraman ditu uraren magalera. Oroitzapenei irudiak jarri eta dokumentala ezagutzera ematen ari dira orain.

Elkarrizketatuak

BERA

Dolores Errandonea, Doroteo Legia, Joxe Antonio Errandonea, Joxe Maritorena, Juan Matxikote, Juanito Burguete, Matias Irazoki, Pakita Ado, Patziku Martikorena, Pepita Mindegia, Pilar Iratzoki Rosario Iratzoki, Tere Abril.

LESAKA

Joxe Irigoien, Joxe Mitxelena, Luis Olaetxea, Maialen Irigoien, Manuela Iantzi, Pedro Lanz, Rafael Eneterreaga.

ETXALAR

Cipriano Sansiñena, Javier Indaburu, Javier Sansiñena, Jose Ramon Berroeta, Leon Goienetxe, Lorentxo Ibarra, Maria Luisa Larrañaga, Maritxu Zubieta, Salvadora Arburua, Terexa Goienetxe.

IGANTZI

Agustin Antxordoki, Dolores Retegi, Elvira Iturria, Euxtakio Iguzkiagirre, Inaxi Etxeberria, Jesus Mari Sein, Jose Luis Antxordoki, Juan Sein, Manuela Sein, Patxi Txoperena.

ARANTZA

Cornelio Ubiria, Dionixi Lazkano, Inaxi Iparragirre, Joxe Mari Ordoki, Juan Aginaga, Juanita Leiza, Koxme Larretxea, Martina Bergara, Norberto Elizondo, Panttaleon Errandonea, Roman Iparragirre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun