Bortzirietako eskuz binakako hamalaugarren pilota zazpigarren jardunaldia jokatu zen joan den astearte arratsaldean Beran eta Lesakan, ortziralean Arantzan eta igandean Igantzin. Honenbertzez, larunbatean Arantzan eta igandean Beran jokatuko diren finaletako protagonistak zein izanen diren ezagun dira kategoria gehienetan. 22 urtez beheitiko finalerdiak, astearte eta asteazken arratsaldean jokatuko dituzte Beran.
Zazpigarren jardunaldia
Abenduaren 2an, astearte arratsaldean Beran
Umeak B
Beñat Bertiz (Irun) eta Koldo Lacar (Gure Txokoa), 18 – Aitor Galardi eta Ion Galardi (Arkupe), 16
Umeak A
Adei Villamea eta Andde Maritorena (Gure Txokoa), 18 – Eloi Sanchez eta Oier Orbegozo (Arkupe), 12
Umeak A
Aritz Etxebeste (Irun) eta Markel Bertiz (Hendaia), 18; Gaizka Zulaika eta Mikel Izagirre (Ekaitza), 4
Kimuak B, finalerdia
Markel Etxarte eta Koldo Bizente (Altxata), 18; Lizar Sein eta Aimar Zamora (Biltoki), 3
22 urtez azpitik
Oihan Canabal (Biltoki) eta Iñigo Martinez (Gure Txokoa), 22 – Zigor Salaberria eta Tomas Luro (Gure Txokoa), 5
Beñat Mitxelena (Gure Txokoa) eta Sergio Oskoz (Txaruta), 16 – Xabi Mendy (Gure Txokoa) eta Joseba Aldabe (Biltoki), 22
Abenduaren 2an, astearte arratsaldean Lesakan
Haurrak finalerdia
Josetxo Sese eta Asier Telletxea (Gure Txokoa), 3 – Asier Bailarena eta Oier Ariztegi (Txaruta), 18
Finalak asteburuan
Honenbertzez, txapelketako finalak abenduaren 13an Arantzan eta abenduaren 14an Beran jokatuko dituzte. Arantzan, larunbat goizeko 10:00etan hasita kategoria ttikienetako hiru finalak jokatuko dituzte:
Ttikiak
Arkaitz Goienetxe eta Oier Prim (Txaruta) – Unax Bereau eta Aimar Otxandorena (Arkupe)
Umeak B
Beñat Bertiz (Irun) eta Koldo Lakar (Gure Txokoa) – Josu Etxepeteleku eta Oihan Urroz (Arkupe)
Umeak A
Oihan Etxeberria eta Beñat Etxabide (Arkupe) – Aritz Etxebeste (Irun) eta Markel Bertiz (Hendaia)
Igande goizeko 10:00etan hasita, bertze bortz kategoriako finalak jokatuko dituzte Berako Eztegara pilotalekuan:
Kimuak B
Aiert Irigoien eta Unai Arburua (Altxata) – Markel Etxarte eta Koldo Bizente (Altxata)
Kimuak A
Iker Amiano eta Unai Amiano (Irun) – Ekain Sein eta Xabier Aburuza (Oiarpe)
Haurrak
Ekaitz Salaberria eta Ion Iñarra (Oiarpe) – Asier Bailarena eta Oier Ariztegi (Txaruta)
Kadeteak
Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki (Arkupe) – Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria (Oiarpe)
22 urtez beheitiko finaleko protagonistak, berriz, aste honetan erabakiko dira. Astearte arratsaldeko 8:30ean Berako Eztegaran jokatuko den lehen finalerdikoan, Andoni Lazkanotegi (Gure Txokoa) eta Jon Olaizola (Arkupe), Xabi Mendy (Gure Txokoa) eta Igantziko Biltokiko Joseba Aldaberen kontra ariko dira.
Asteazken arratsaldeko 6:30ean, berriz, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Mattin Garbisu, Igantziko Biltokiko Oihan Canabal eta Gure Txokoako Iñigo Martinezen kontra ariko dira. Bi partidetako irabazleek lortuko dute finalerako txartela.