Nafarroako Gobernuak eta Iberdrolak Berako zentral hidroelektrikoa lagapen bidez eskuratzeko akordioa lortu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 9a

Nafarroako Gobernuko eta Iberdrolako ordezkariak, sinadura ekitaldian. Nafarroako Gobernua

Bidasoako ibai-espazioa hobetzeko eta arrain-fauna kontserbatzeko GURATRANS proiektu europarraren barnean sartzen da

Nafarroako Gobernua eta Iberdrola Renovables akordio batera iritsi dira Berako zentral hidroelektrikoa lagapen bidez eskuratzeko, Bidasoa ibaian, ibai-espazioa hobetzeko eta arrain-fauna kontserbatzeko helburuarekin, Uraren Zuzentarau Esparruak, Habitaten Zuzentarauak eta Uholdeen Zuzentarauak adierazitako printzipioei jarraiki.

Nafarroako Gobernua eta Iberdrola Renovables akordio batera iritsi dira Berako zentral hidroelektrikoa lagapen bidez eskuratzeko, Bidasoa ibaian, ibai-espazioa hobetzeko eta arrain-fauna kontserbatzeko helburuarekin, Uraren Zuzentarau Esparruak, Habitaten Zuzentarauak eta Uholdeen Zuzentarauak adierazitako printzipioei jarraiki.

Akordioa honako hauek izenpetu dute: Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolazak, eta Iberdrolako ordezkari Roberto Izagak, iparraldeko Iberdrola Renovables negozioaren arduradunak, eta Eduardo Ryanek, Nafarroako Iberdrolako ordezkariak. Ur Zerbitzuko zuzendari César Pérezek ere parte hartu du ekitaldian.

Bertze elementu batzuen artean presa txiki edo oztopo batez osatutako Berako zentrala, Iberdrolarena da, gaur egun erabili gabe zegoen eta GURATRANS Europako proiektuaren barnean elementu interesgarritzat jotzen zen, honako hau lortzeko xedearekin: aldeen arteko hurbilketa bat eginez, oztopo fisikoak kentzeko ahaleginean aurrera egitea ibaiaren jarraitutasuna eta bertako ekosistema hobetzeko.

 

Bidasoa eta haren ibaiadarren arteko lotura berrezarri

Iberdrolak Nafarroako Gobernuari egindako lagapenak erran nahi du, Ingurumen eta Uraren Zuzendari Nagusia azken hamabi urteotako lanaren lerroetako batean aitinera egitea: Bidasoa ibaiaren eta haren ibaiadarren arteko luzetarako lotura berrezartzea.

Zentrala osatzen duten elementu guztiek (presa txikia, ubidea eta makinen eraikina) "Bidasoa Ibaia" Garrantzi Komunitarioko Tokian dago; hura, Kontserbazioko Gune berezi izendatu zen joan den uztailean, 51/2014 Foru Dekretuaren bidez. Haren Kudeaketa Planaren helburu operatiboetako bat «uretako korridorean dauden oztopoak irazkortzea» da, eta aurreikusitako jardueren artean jasotzen da, Nafarroako Gobernua egiten ari den «Bidasoako arroan presak irazkortzeko eta eraisteko neurriekin jarraitzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun