Igantziko Irrisarri Land abentura parkean zenbait kultur ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetarako, batez ere musikarekin lotuak. Ortziral eta larunbat arratsean eta igande arratsaldean izanen dira emanaldiak.
Abenduaren 5ean, ortziral arratseko 10etan Eneritz Furyak-ek kontzertua eskainiko du.
Abenduaren 6an, larunbat arratseko 10etan, Azkaiter Peloxen dokumentala eta gero kontzertua izanen dituzte.
Abenduaren 7an, igande arratsaldeko 5etan, azkenik, Physis Versus Nomosen kontzertua izanen da.