«Bizitzan aukeratzen jakin behar da eta ni pozik nago egiten dudanarekin»

Gurutze PIKABEA 2014ko aza. 27a, 11:21

Ane Bergara Artiedak laugarren denboraldia du talde txuri-urdinean. Real Sociedad

Hogei urte dira Ane Bergara Artieda futbolean hasi zela, eta urte hauen «balantze ona» egin digu. Espainiako selek­zioarekin Europako Txapelketa irabazia du, Mundialean ere parte hartu du, liga eta Erre­ginaren Kopa irabaztea zer den ere badaki. Bartzelonan Espanyolekin hainbat urtez jokatu ondotik, duela lau urte talde txuri-urdinera etorri zen eta gustura dagoela onartu digu, «zerbait irabazteko gogoz». Gainera, Espai­nia­ko selekziotik entrenatzeko deitu diote 2015­ean Kanadan jokatuko den Munduko Txapelketari begira.

Zazpi urte zituen futbolean hasi zenean, eta hogeitazazpirekin halaxe segitzen du Ane Bergarak (Bera, 1987). Probatu­ zuenetik maitemendua dago futbolarekin eta pasioz bizi du: «ttikitan kirol­ aunitz egiten nituen: igeriketa, pilota, las­terka... Baina argi nuen futbola nuela gustuko­ eta kontent nago aukera­ketare­kin». Hendaiako En­­glan­tis taldean hasi zen, 11 urte­rekin Berako Gure Txokoara etorri zen, handik Iruñeko Lagunak taldera egin zuen salto eta gero Espanyolera. Sei urte egin zituen Bar­tze­lona­ko taldean eta 2011/­2012 denboraldian itzuli zen Euskal He­rrira, Realak fitxatuta. «Talde guz­tiei estimu berezia diet, guz­tiek eragin dute nire bizi­tzan eta denek dute ni­re bizi­tzan bere txokoa, ttikiagoa edo haundiagoa».

Hogei urteotan palmares bikaina osatu du: 19 urtez azpikoetan Euro­pako Txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin, Munduko Txapelketan ere aritua da Tailandian, Espanyolekin Espainiako Liga eta Erre­gi­naren Ko­pa hiru aldiz irabazi ditu... Baditu kontent egoteko arrazoiak: «zortea izan dut eta hagitz gustura nago». Hale­re, aitortu digu «ttikitatik nire­ helburua futboletik bizi­tzea zela, baina azkenean gustuko lan bat be­za­la dut eta ezin naiz ke­xa­tu». Ema­kumez­koen futbolaren egoeragatik ari da. Izan ere, argi du «des­berdin­ta­sun haundia dagoela gizonezko eta ema­kumez­koen futbolaren artean». Azaldu digu­ «zerbait» ja­so­tzen dutela, «baina bizi­ ahal izateko lanean edo ikas­ke­tetan pentsatu behar da. Futboletik bizi­tzea zaila da estatu espai­nia­­rrean».

Berak ere apro­­betxa­tu egin ditu urte hauek, fut­bolean aritzeko ez ezik, ikasteko ere bai: «Bartze­lonan nengoela, kirolarekin lotutako ikas­ketak egin nituen, hemen SHEE edo ­IVEF dena. Masaje ikastaroren bat ere egin nuen eta fisioterapeuta ikasketekin hasi nintzen, baina utzi­ behar izan ditut. Euskal Herrian Bilbon ematen dituzte eskolak, baina arra­tsaldez dira eta nik arra­tsaldetan entremenduak ditut». Ez omen du argi fisioterapiarekin segi­ko duen ala ez, baina tarte horretan ira­­­kas­le-ikas­ketak ere egin ditu­: «Inter­netez egin ditut, eta azken urtean na­go, Labia­ga Ikas­tolan praktikak egi­ten». Han pasa­tzen du egu­naren zati haundia. Goi­zez inge­les klaseak ere har­tzen ditu eta arra­tsal­de­tan, be­rriz, «Zu­­bie­ta­ra entrena­tzera, astear­tetan izan ezik, egunero. Gauean etxera, afaldu eta gua­tze­ra». As­per­tzeko as­tirik­ gabe joaten zaio eguna: «denbora gu­­tti dut baina bizi­tzan nahi dena aukeratzen jakin behar da eta ni gustu­ra nago egiten ari naizenarekin».

Talde txuri-urdinean ere pozik dabil eta erran digu­nez, «hagitz ongi trata­tzen­ gaituzte. Klub gu­z­tiek bezala, bere alde onak eta ez hain onak ditu, baina eskaintzen dizkigun zerbitzuekin ezin gara kexatu. Talde ona dugu eta gustura sen­ti­tzen naiz». Lehenagotik auni­tzetan hartua zuen Realera etor­tzeko gonbitea, eta duela lau urte erran­ zuen baiezkoa: «Espanyolen egoera­ alda­tzera zihoan, eta Realak apustu indar­tsua egin behar zuen nesken taldean. Sei urte nerama­tzan etxetik kanpo eta buelta­tzeko au­kera ona ikusi nuen. Erron­ka­ berri bat eta etxe­tik hur­bilago». Gaineratu digunez, «Reala ttiki­tatik nire taldea izan da eta tituluren bat irabaz­tea gustatuko litzaidake».

Horrekin batera, 2015­ean Kanadan jokatuko den Munduko Txapelketak bereganatua du bere­ arreta, Espainiako selekziotik deitu baitiote. «Selekzioarekin Kanadan egotea amets bat da». Be­re hitzetan, hori da «momentuan nire ilusioa» baina badu auke­ra­ ame­tsa egia bihurtzeko.

HELBURUAK
«Realarekin tituluren bat irabaztea gustatuko litzaidake eta Es­painiako selekzioarekin Kanadan jokatuko den Munduko Txapel­ketan egotea ere bai»

BERE EZAUGARRIAK
«Argi dauzkat zein diren nire puntu txarrak eta onak. Eta onei probetxua atera­tzen saiatzen naiz. Denek bezala, egun hobeak eta txarragoak ditut baina orokorrean uste dut nahiko erregularra naizela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun