Bertze urte batez, Mairu antzerki taldeak Keinu Leihoak antzerki zikloa antolatu du, Lesakako Udalaren eta Arrano elkartearen laguntzarekin. Aurtengoan, hamargarren edizioa beteko du eta lehen emanaldia Eugenia Arriola lesakarrak eskainiko du abenduaren 3an, asteazken arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxean. Plaza Zaharreko emakumeak clown ikuskizuna eskainiko du Arriolak, Ramon Albisturren gidaritzapean.
Abenduaren 5ean, ortziral arratseko 10etan S.O.S. temible antzezlana eskainiko du Txiflardo antzerki tailerrak Arrano elkartean eta Keinu Leihoak antzerki zikloa bukatzeko, abenduaren 7an, igande arratsaldeko 7etan Metrokuadroka & J.B.Pedradas taldeak Salto antzezlana eskainiko du Harriondoan. Azken emanaldi hau ikusteko 3 euro ordaindu beharko da, baina aitzineko biak doan izanen dira.