Kosmetika naturala ikastaroa prest du Bidazik

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Elkartearen egoitzan eginen dute ikastaroa larunbatean. Artxiboko argazkia

Bidasoaldean hedatua den Bidazi elkarteak, bere filosofiaren barnean kontsumo konziente eta ardura­tsua azpimarratzen du.  Hori dela eta, elkarteak duen azoka ekologikoan kosmetika eta garbitasuneko produktuak saltzen dira, baina hala ere interesgarria da bakoitzak etxean gisa hoietako produktuak egiten jakitea, eta horretarako ikastaro bat antolatu du. Bertan xaboia, eta negukoko olio eta ukendu tailerak eginen dire; eta partehartzaile bakoitzak xaboi eta ukendu bana jasoko du.  
 
Ikastaroak 15 euro balio du  (7 euro baz­kideentzat), eta azaroaren 29an, larunbat goizean eginen da. Parte har­tzeko, helbide honetara idatzi: info@ bidazi.org. Plazak mugatuak dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun