25.000 kilo haritz-egur erabili dituzte Irrisarri Landen Munduko txondorrik handiena egiteko. Azaroaren 15ean piztu zuen Iñaki Perurenak eta ikatzaren erditsua bertako jatetxerako, eta laurden bana Paris 365 jangela sozialerako eta Pasaiako Nao San Juanerako erabili nahi dute.