Beñat eta Erramunen kantaldia

Nerea ALTZURI 2014ko azaroaren 27a

Dani IPARRAGIRRE

Azaroaren 8an, eskolako gimnasioa jendez tanpetaraino bete zen. Beñat­ Mitxelena­ herriko akordeoilariak eta Erramun Martikorena baigorriar kantariak emanaldi poli­ta eskaini zuten. Guzira 12 kanta izan ziren, tartean ezagunak ere bai: Bidarraiko artzain xaharra, Orhiko xoria, Ar­tzain­tza, Amets bat egin dut, Baratze bat, Erribera, Amaren iturria, Primaderari, Ai zer plazerra, Maiatza, Xalbador eta Ene maitia­ Barda nun zira. Arratsaldez, bi orduko beroketa-entsegua egin eta ilunabarrean, publikoaren gozagarri, emanal­di ede­rra eskaini zuten. Gainera, zenbait kantuetan, bertaratu zirenek kantuz parte­ hartu zuten. Beñat Mitxelena musikariak, Erra­munekin batera, eskualdetik kanpo ere emanaldi bat baino gehiago eskaini ditu. Beñat, musikari gisa ere, edozein ospakizun, inauteri edo besta, herriz-herri, han eta hemen dabil. Berriki, Aurtizko bes­tetan ere izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun