Osasun etxeetan, mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina paratu dute martxan UEMAk eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Herrian, eskaera orriak hainbat tokitan eskuragarri daude: medikuaren etxean, Herriko Etxean, eskolan… Kanpaina honekin bat egin nahi duenak aipatutako lekuetan eskaera orri horiek bete ditzake. UEMAk eskaera horiek guziak bildu eta dagokien bidea emanen die.