Azken txanpan sartuak baldin bagara ere, Bertizko Turismo Partzuergoak antolaturiko ehizari buruzko 22. jardunaldi gastronomikoetan, herriko bi jatetxe daude, Burlada eta Aterpe. Uso klasikoaz gain, biligarroa, faisaia, basahate galeperra, eperra, orkatza, basurde eta oreina platerekin otorduak egiteko aukera eskaintzen dute. Tenorean-tenoreko produktuak atzendu gabe.
Denboraldi honetan, batez ere asteburuetan, herrira bisitari aunitz hurbiltzen da eta bidaiari probetxua ateraz, gure jatetxeetako jakiak probatzeko aukera ez dute galtzen.