Aterpeak Urrezko Paleta irabazi du

Nerea ALTZURI 2014ko azaroaren 27a

Etxalarko Usategietako Gastronomia Saria irabazi du

Ia laugarrena izan da aurten eta Bertizko Turis­mo Partzurgoak jakinarazi bezala, jardu­nal­dia giro ederrean joan­ zen. Laugarren urtez, Etxalarko Usategietan Gastronomia Saria egin zuten azaroaren 7an. Hamar jate­txek esku hartu zuten, gehienak eskualdekoak eta euren betebehar nagusia uso plater bat pres­tatu eta aurkez­tea izan zen. Lehenbiziko saria Aterpeko platerak jaso zuen eta Urrezko Paleta beretzat izan da edizio honetan. 
 
Aspalditik, ehiza platerak eskaintzen ditu Aterpek, tartean, tra­dizio­ handiko usoa sal­tsan. Udaz­keneko denboraldian jende auni­tzek dastatzen dituzte usoak, denboraldiko bertze hain­bat produktu preziatuekin batera. Amatxo sukaldariaren errezeta barneratuz, orain­dik ja­rraitzen dute… be­­zero aunitzen aho sabaiak gozarazten. Zorionak!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun