IV. Gastronomia Saria ospatu zen azaroaren 7an Usategietan. Iruñeko El Trujal, Igantziko La Villa, Arantzako Aterpe, Elgorriko Bainuetxea, Oronoz Mugaireko Urgain, Lesakako Kasino, Elizondoko Santxotena, Etxalarko Benta, Elutsa eta Herriko Ostatuak parte hartu zuten. Urrezko paleta, Aterpek irabazi zuen eta zilarrezko paleta Santxotenak. Publikoak ere botoa eman zuen, eta gehien gustatutakoak El Trujal lehendabizi eta ondotik Urgain izan ziren. Berrikuntza saria hutsik gelditu zen.