Irain Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak berain bi ingeleseko irakasleekin batera, Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak antolatutako ingeleseko murgiltze programan parte hartu dute Cuencako Priego herrian, urriaren 26tik azaroaren 1era. Han astebetez jo eta ke aritu dira ingelesez, ekintza ezberdinak eginez (klaseak ingurugiroarekin lotutakoak, ateraldiak, jokoak, kantak,...). Hau guztia Cordobako Aguilar de la Frontera herriko ikasleekin konpartitu dute. Orokorrean esperientzia bikaina izan da.