Viajando con Don Julio antzezlana eskaini dute Emaitza antzerki taldeak eta Gure Txokoa dantza taldeak azaroaren 9an, jendez gainezka zegoen Kultur Etxean. 1980ko hamarkadan hainbat beratarrek hamar bat bidaia egin zituzten Julio Caro Barojarekin eta oki horietan guztietan suertatutako zenbait gertakizun historiko eszenaratu zituzten antzezlan honetan. Jendeak txalo zaparrada batekin eskertu zuen antzezle eta dantzarien lana.