Mendira ekimenarekin bat eginez, Berako Kaxerna gaztetxetik, azaroaren 23an, igande goizean mendi ateraldia egin zen. Euskal preso politiko eta iheslariek pairatzen dituzten eskubideen urraketekin bukatzeko, aldarrikapen martxa izan zen.
Igande goizeko 9etan Altzateko plazatik kotxeetan Landagaitara goitu ziren eta Landagaitatik oinez abiatu eta Larun ttiki, Zizkuitz, Hiruitturri, Atakaleun, Yasola ibilbidea egin zuten. Gaztetxetik aipatu dutenez, «Larun inguruko bidaxka, belardi, malda eta zuhaitzek gure aldarrikapenaren testigu izan ziren. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean, giro ezinhobean pasa genuen eguna!». Yasolan lagunartean bazkalduz akautu zuten aldarrikapen eguna.