Santa Zezilia eguneko ospakizunetan ibili dira asteburu honetan Lesakan ere. Ortziral arratsaldean Musika Eskolako ikasleek eskaini zuten emanaldia ikusi argazkiak eta larunbat arratsaldean, herriko musika talde ezberdinek bere kontzertua eskaini zuten, jendez gainezka zegoen Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Ikusi Rafael Eneterreagaren argazkiak
Ortziral arratsaldean Lesakako Musika Eskolako ikasleen txanda izan zen eta emanaldiaren tartean, instrumentuko bigarren maila gainditu dutenei diploma ere eskaini zitzaien. Emanaldiaren dagokionez, Lexuri Arotzenak “Gure isiltasuna eta irrifarra” jo zuen txistuarekin; Peio Iturriak eta Medhanit Igarzabalek “Lomdonberry Air” klarinetearekin; Iraia Sanz eta Ainara Semperrek “Frere Jacques” gitarrarekin; Naiara Ubiria, Garazi Ubiria eta Uxue Biurrarenak “Il est né le divin enfant” zeharkako txirularekin; Imanol Mesak tronpetarekin eta Xabier Apeztegiak tronboiarekin “Eat your coconut”, Maddi Igoak akordeoiarekin “Doctor Zhivago”, Iker Agirretxe eta Josu Zubietak “Fastback” saxofoiarekin; Izaro Iparragirre, Olatz Arakues eta Ane Agirretxek “Kleine Suite” zeharkako txirularekin; Ander Goizueta, Xabier Apeztegia eta Miguel Ubiriak “Vois sur ton chemin” tronboiarekin; Virginia Goienetxe, Garazi Migeltorena, Ane Ordoki eta Izaskun Galardik “Dadineri” gitarrarekin; Kattalin Odriozola, Uxue Mesa eta Gaizka Sarasolak “Björlaten” txistu eta perkusio bereziarekin eta Mikel Sanchezek, The Police taldearen “Can´t stand losing you” perkusioarekin.
Musika taldeak larunbatean
Larunbatean, herriko musika talde ezberdinen txanda izan zen eta hauen emanaldiak ttiki utzi zuen Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoa.
Trikitixa eta panderojole taldeak, Jone eta Estitxu Elgorriagaren zuzendaritzapean, “Xabi’s road” (Xabi Aburruzaga), “Zazpiak oihal batetik” herrikoia eta Iturbiden panderoa (Esne Zopak) jo zituzten; Abesbatzak, Maider Goizueta eta Marisol Perezen zuzendaritzapean “Agurra” (Ansorena), “Nabucco” (Verdi) eta “Kitolis” (Aranburu) abestu zituzten, Maria Pombar akordeolariaren laguntzarekin; txistulari taldeak, Gaizka Sarasolaren gidaritzapean, Urtzi Iraizozen “Lesaka” konpizioaren lau pieza jo zuten (Herrian zehar, Zubitik sehaskara, Herrian zehar 2 eta Hiria), Soinulari taldeak, Salvador Madariagaren zuzendaritzapean, “Edith Piaf a la carte” popurria, “Souvenirs nostalgiques” (Vincent Menweg) eta Pepito Yanciren “Kalaxka” jo zituen eta, azkenik, Musika Bandak, Javier Zubietaren gidaritzapean, “La primitiva” (Jef Penders) eta “Ross Roy” (Jacob de Hann) jo zituen.