Santa Zezilia eguna elkarrekin ospatu dute Berako Abesbatzak eta Musika Bandak

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 24a

Berako Musika Bandakoak, kalejiraren une batean. Utzitako argazkia

Kalejiran ibili ziren ortziral arratsean ostatuetan barna

Santa Zezilia Eguna elkarrekin ospatu dute Berako Abesbatzak eta Musika Bandak. Musikarien eguna larunbatean baldin bazen ere, ortziralean egin zuten ekimena elkarrekin. Pintxo potea aprobetxatuz, Altzateko ostatuetan barna ibili ziren ortziral arratsean. Ikusi argazkiak

Batzuetan Igor Telletxeak zuzendutako Banda bakarrik aritu zen, eta berdin Fatima Gonzalezek gidatutako abesbatza ere. Baina pare bat kanta elkarrekin ere kantatu zituzten. Auzoan hasi eta Lixoia, Kataku eta Bidaxkan barna ibili ondotik, afaldu ere elkarrekin egin zuten Lixoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun