Irrisarri Land zabalik izanen da urtarrilaren 7a arte

TTIPI-TTAPA 2014ko aza. 21a, 13:25

Parkea asteburu guztietan zabalduko dute, baita abenduko zubian eta Eguberrietan ere jarduera bereziekin

Udazken eta neguko ordutegira egokitu asmoz, IrriSarri Landek irekiera ordutegia aurreratuko du Aste Santura arte. Aste honetatik aitzinera, ortziralero 14:00etan zabalduko dute parkea (taberna 12:00etan), eta 18:00ak arte kanpoko jarduerak egiteko aukera izanen da. Jolastokia, aldiz, taberna itxi arte izanen da zabalik. Larunbat eta igandeetan, bertzetik, kanpoko jarduerak 09:00etatik 18:00ak arte egin ahal izanen dira, eta Jolastokia afalondora arte izanen da zabalik. Aste barruan, ordea, parkea itxita egonen da.

Abenduaren 3tik 8ra eta Eguberrietako oporraldian (abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra) parkea egunero zabalduko dute. Gainera, instalazioen arduradunek afari eta bazkari programa berezia prestatu dute Gabon-gauean, Eguberri-egunean, Urtezahar-gauean, Urteberri-egunean eta Errege-egunean ostatu hartuta dauden bisitarientzat. Urtezahar-gaueko afari eta festaz, ordea, aurrez erreserba egin duten guztiek gozatu ahal izanen dute. Gainera, bisitarientzako jarduera programa berezi bat osatzen ari dira egun horietarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun