75. urteurreneko logotipoa aukeratzeko modua izanen dute Beti Gazteko bazkideek

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 21a

Lehen aldiz ipuin lehiaketa ere deitu du Lesakako elkarteak

Heldu den urtean ospatuko duen 75. urteurrenari begira logotipo lehiaketa deitua zuen Lesakako Beti Gazte elkarteak. Hamalau egilek 26 diseinu aurkeztu dituzte eta Harriondoa Kultur Etxeko komentuko elizan ikusgai izanen dira azaroaren 21etik abenduaren 1a bitarte, argazki lehiaketako lanen erakusketaren ordutegi berean.

Hain zuzen, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 19:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era zabalik egonen dora komentuko ateak.

Gainera, Beti Gazteko bazkideek 3 diseinu bozkatzeko aukera ere izanen dute. Elkartearen webgunean ere ikusgai daude diseinuak eta bertan ere bozka daitezke gustukoenak.

Ipuin lehiaketa ere

Argazki eta logo lehiaketaz gain, lehen aldiz ipuin lehiaketa ere antolatu du Beti Gaztek, herriko Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko neska-mutikoei zuzendua. Iratxoak, mitoak, sorginak, lamiak eta Mastegi kobazulokin zerikusia duen edozein gai lantzen ahal dute idazlenean. Ipuinak Tantirumairu ikastolan, Irain eskolan edo elkarteren egoitzan aurkeztu behar dira abenduaren 12a baino lehen.

Parte hartzaile bakoitzak ipuin bakar bat aurkez dezake. Ipuinek gutxieneko orri bat eta gehienezko hiru orriko luzera izanen dute eta eskuz idatzita (letra ulergarriaz) edo ordenagailuan idatzita aurkeztuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun