Berako Abesbatzak eta Musika Banda Berako kaleetan ibiliko dira ortziral ilunabarrean

Ttipi-Ttapa 2014ko azaroaren 20a

Berako Abesbatza.

Altzateko ostatuetan barna ibiliko dira Santa Zezilia Eguna ospatzeko

Santa Zezilia Eguna elkarrekin ospatuko dute eta Altzateko ostatuetan barna ibiliko dira, 19:00etatik aitzinera. Batzuetan Igor Telletxeak zuzendutako Banda bakarrik ariko da, eta berdin Fatima Gonzalezek gidatutako abesbatza ere. Bertze kanta batzuk elkarrekin eginen dituzte.

Santa Zezilia Eguna elkarrekin ospatuko dute Berako Abesbatzak eta Musika Bandak. Musikarien eguna larunbatean baldin bada ere, ortziral honetarako antolatu dute ekimena. Pintxo potea aprobetxatuz, Altzateko ostatuetan barna ibiliko direla iragarri dute, 19:00etatik aitzinera.

Batzuetan Igor Telletxeak zuzendutako Banda bakarrik ariko da, eta berdin Fatima Gonzalezek gidatutako abesbatza ere. Bertze kanta batzuk elkarrekin eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun