Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak, bertze elkarte eta eragileekin elkarlanean. Ekitaldiak larunbatean hasiko dira eta igandean eta heldu den astean izanen dute segida.
Larunbat goizean, azaroak 22, autodefentsa ikataroa emanen du Emagin Taldeak Igantziko eskolako gimnasioan. 10:00etatik 13:00 bitarte izanen da.
Igandean, berriz, elkarretaratzeak eginen dituzte Beran, Lesakan eta Igantzin. Beran 13:00etan Iamotenean, Lesakan 12:00etan Herriko Plazan eta Igantzin 12:00etan Herriko Etxean.
Azaroaren 24an, berriz, Nagore dokumentala ikusteko aukera izanen da Arantzako Baskulan, 19:00etan. Azaroaren 25ean, berriz, kafe tertulua eta bi bideoren emanaldia antolatu dute 18:45ean Ekaitza Elkartean.
Azaroaren 25ean bertze elkarretaratze bat eginen dute Beran, 13:00etan Toki Onan. Eta egun berean, Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala ikusteko aukera izanen da Emagin Taldearen eskutik. 18:00etan emanen dute Beralandetan eta ondotik solasaldia eginen dute. Azaroaren 28an bertze dokumental bat eskainiko du Anixe Elkarteak Beran. Nagore filma ikusteko aukera izanen da 18:00etan Beralandetan.
Azaroaren 29an, azkenik, Arrakala dokumentala ikusgai egonen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, 17:00etan. Ondotik solasaldia eginen dute.