Besarkada Bortzirietako Elkarteak antolatuta, elikadura osasuntsuari buruz hitzaldia emanen dute asteazkenean, azaroak 19. Solasaldia Eva Bernalek emanen du, familia-medikua da bera eta homeopatian aditua.
Hitzaldia Lesakako erabilera anitzeko aretoan izanen da, futbol-zelaiaren parean, 17:00etatik 18:30era. Eta dohainik izanen bada ere, behar bezala antolatzeko, joan nahi dutenek abisatu egin beharko dute besarkadabortziriak@gmail.com helbidera idatzita edo 646 373936 telefonora deituta.