AFAN, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lesakako Osasun Zentroak antolatuta, Alzheimerren gaixotasunean eta beste dementziatan portaera aztoratuari nola aurre egin eta jarraibideak eskainiko dituen tailerra eginen da azaroaren 19an, asteazken arratsaldeko 4:30ean Berako Beralandetan. Dementziaren bat duten gaixoak nola zaindu: haserretzen edo aztoratzen direnean zer egin, portaera aztoratuen jatorriak eta ezaugarriak ikasi eta nola prebenitu eta nola aurre egin aztoratzekotan ere landuko dute, galdera eta zalantzei erantzuteaz gain.