Mendira ekimenarekin bat eginen du Berako Kaxerna Gaztetxeak azaroaren 23an

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 18a

Igande goizeko 9etan abiatuko dira plazatik kotxeetan Landagaitara

Mendira ekimenarekin bat eginez, Berako Kaxerna gaztetxetik, azaroaren 23an, iganderako, mendi irtenaldi bat antolatu dute. Euskal preso politiko eta iheslariek pairatzen dituzten eskubideen urraketekin bukatzeko, aldarrikapen martxa izanen da.

Igande goizeko 9etan geldituko dira Altzateko plazan. Bertan, kotxeetan, Landagaitara goituko dira, ibilaldia hain gogorra ez izateko. Ibilaldiari dagokionez, Landagaitatik abiatu eta Larun ttiki, Zizkuitz, Hiruitturri, Atakaleun, Yasola ibilbidea eginen dute. Eguerdian, Yasolan, bazkari eder batekin beteko dute sabela. Bazkarirako, Katakun jarri dugun zerrendan apuntu edo bertara deitu beharko da: 948690858.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun